FAQ. Maiz egiten diren galderak

Zer da TE LLEVAMOS

TE LLEVAMOS garraio-zerbitzu bat da, erabiltzaileak hainbat motatako ekitaldietara autobusez garraiatzeko modu eroso, ziur eta ekonomikoan

Nola funtzionatzen du TE LLEVAMOS zerbitzuak

Web honen bidez, TE LLEVAMOS zerbitzua erabiltzeko moduan dagoen ekitaldien zerrenda kontsulta dezakezu. Bilatu zure ekitaldia aukeran dituzun guztien artean eta sakatu INFORMAZIO+ / JARRI HARREMANETAN nahi duzun ekitaldian. Orain, ekitaldi horretarako prestatu diren ibilbideak ikusiko dituzu, haien geldiuneak eta guzti (lekua eta ordutegia). Ondoren datorkizun geldiunea kontratatu ahal izango duzu, ordainketa-pasabidearen bitartez.

Nire txartelarekin arazoren bat izanez gero, zer egin behar dut?

TE LLEVAMOS zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan, info@tellevamos.es helbide elektronikora idatzita. Arazoa aztertu eta zerbitzua kontratatzeko beste moduren bat aurkituko dizugu

Zein dira TE LLEVAMOS zerbitzuaren abantailak erabiltzaileentzat?

Batik bat hiru dira: lehena, erosotasuna, joan-etorria inolako kezkarik gabe (nola iritsi, non aparkatu…) egin dezakete; bigarrena, segurtasuna eta lasaitasuna, ekitaldi baten ostean ez baikara baldintza onenetan egoten gidatzeko; eta hirugarrena, aurrezpen ekonomikoa, ibilgailu partikularra ez delako erabiltzen

Erabiltzaileak eska dezake bidaia jakin bat?

Ba, bai. Erabiltzaileak iradoki diezaioke TE LLEVAMOS zerbitzuari web orrian ageri ez den ekitaldi jakin batera bidaiatzea, harremanetarako atalaren bidez. Egiguzu zure proposamena eta denbora gutxian erantzungo dizugu.

Zer eraman behar dut autobusera neroni akreditatzeko?

Nahikoa duzu gidariari zure posta elektronikora iritsi zaizun frogagiria erakustea, paperean edo mugikorrean, zure NANarekin batera

Iritsitakoan, non utziko zaitugu?

TE LLEVAMOS zerbitzuak ekitaldia izango den lekutik geratzeko gertuen dagoen lekuan utziko zaitu.

Non hartuko zaitugu?

Autobusean bertan esango zaizu non hartuko zaitugun.

Nire gauzak utz ditzaket autobusean itzuli bitartean?

Ba, bai. Dena den, TE LLEVAMOS zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik hartuko gure autobusean eta erremolkean utzitako arropa, elementu teknologiko edo beste edozein gailu eta tresna lapurtua izan delako edo galdu edo hondatu delako.

TE LLEVAMOS zerbitzuak bertan behera utz dezake bidaia bat?

Ba, bai. TE LLEVAMOS zerbitzuak bertan behera utz dezake bidaia bat, gutxienez 20 pertsonek izena ematen ez badute. Halakoetan, TE LLEVAMOS zerbitzua harremanetan jarriko da izena eman dutenekin, erabakia jakinarazteko eta dirua itzultzeko

Alda daiteke bidaia bat?

TE LLEVAMOS zerbitzuak alda ditzake aurreikusitako ibilbideak eta ordutegiak, bidaiak behar bezala egiteko, ekitaldi eguna baino 72 ordu lehenago. Bezeroak, ados ez badago aldaketekin, bere plaza ezezta dezake, ordaindutakoaren %100a jasoz.

Adin txikikoa izanez gero, kontrata dezaket TE LLEVAMOS zerbitzua?

Bai, adin nagusiko pertsona batekin joaten bazara betiere. Bakarrik bidaiatu nahi baduzu, zure gurasoen baimena aurkeztu beharko duzu.